SUDOKU-END
*.*
 
Gure Erkidegoko
Jai-egutegia
2024
Urtarrilaren 1
Urtarrilaren 6
Epailaren 28
Epailaren 29

Jorrailaren 1
Lorailaren 1
Garagarrilaren 25
Agorrilaren 15
Urriaren 12
Zemendiaren 1
Gabonilaren 6
Gabonilaren 25
Carlos Olabarri:
670 755 018

94 631 55 99

Xabier Eskauriatza
680 705 666

Mikel Azpeitia:
644 121 529

DIMA
San Pedro Apostolua

722 876 425

 
 
 
 
INTRANET
 




 

Si buscas hosting web, dominios web, correos empresariales o crear páginas web gratis, ingresa a PaginaMX
Por otro lado, si buscas crear códigos qr online ingresa al Creador de Códigos QR más potente que existe


PAZKOALDIKO VII. DOMEKEA  /C «ASENTSIO»
HITZALDIA
 
     Jesus Jaunaren zeruratzea  ospatzen dihardugu, senideok, eta Pazkoaren amaierara hurreratzen goazela esan nahi dau honek. Poztu egingo gara? Jauna badoa, bakarrik izten gaitu; ilunpetara bihurtu geintekez, apurtu egin daiteke bere inguruan geukan alkartasuna, ziurtasuna, orekea… Ospatu egin behar dogu hau, ala garrasika esan behar deutsogu: «Ez gaizuz bertan behera laga; ez eiguzu ihes egin…»?
 
     Jarri badogu beragan gure uste ona, gogoan izan behar doguz bere berbak: «Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak hemendik gitxira… indar hartuta neure autorle izan zaitezen Jerusalenen, Judea osoan eta lurraren azken mugaraino…»
 
     Berbok gogoan hartuz, badaukagu ziorik pozteko, itxaropenez bizi izateko eta Jainkoa goratzeko. Bai, senideok! Jesus gure Jauna aintzaldua autortzen eta ospatzen dogu. Munduak gutxietsi egin dau Jesusen berbea, bizitza eta egintza; baina Jainkoak bere eskoi-aldean jesarriazo dau. Beragan dakigu Jainkoak zelangoak nahi gaituen, eta, munduak gutxietsiko gaituen arren, Jainkoak bere eskoi-aldean jesarriazoko gaituna. Eta hau benetan dogu pozbide, itxaropen-emoile eta zoriontasun-iturri…
 
…gure makalkeria guztien gainetik. Bai, senideok: makalak gara, ahulak, pekatariak… eta mundu honen aurrean ezkutuan bizi izan behar izango geuke; Jesusengan, ostera, Jainkoak gugan badauala uste onik aurkitzen dogu: gure makaltasunen gainetik maite gaitu, eta aukeratu, bere Semearen testigu izateko: ez geure ahalmenei, jakintzari edo santutasunariesker, bere Espirituari esker baino.
 
     Agintzari (edo promesa) bat egin deusku Jesusek: bere Espirituaz indartuko gaitula…, baina ez geuk uste dogun ezertarako, bere autorle izan gaitezan baino.
 
     Hauxe dogu, ba, eginbehar Jesusi jarraitzen deutsogunok: bere autorle izatea gagozan inguruetan, eta beste inora bagoaz han ere bai. Guri ez dagokigu Aitak bere esku daukazan une eta aldiak jakitea, edo zerura begira geratzea… (ea Jainkoak hemengo arazoak noiz konponduko dauzanaren zain). Guri dagokiguna, geure makaltasun eta guzti, baina bere Espirituaren esanetara, bultzadara eta arabera, Jesusengan ikusi eta ikasitako guztiaren barri emotea da.
 
     Honetarako, senideok, Jesus bilatu behar dogu alkartean, ebanjelioan, gure ingurukoen beharrizanetan, aldiak mahairatzen deuskuzan erronketan… Ezin geintekez zerura begira geratu; ezin geintekez salaketa bihozbakoetan geratu; ezin geintekez gelditu arazoen ardurak eta erruak inori leporatzean, edo aldi gatxak suertatu jakuzela haizeratzean... Ezin geintekez, ez eta, geure makalkerien zamapean etsituta gelditu ere: bai, pekatari gara, eta pekatuz inguratuta gagoz, eta Eliza lez ere asko galdu dogu bere izen onean, eta harrikatuta ikusten dogu geure burua geure pekatuak dirala-ta. Baina badago urtenbiderik: Jainkoak badau gugan uste ona, eta eginbehar bat emon deusku, bere Espirituaren laguntzaz bete geiken eginkizuna.
 
     Jarri gaitezan Espirituaren esanetara eta bizi izan gaitezan ziurtasun honexegaz:  bere Semea aintzan hartzen dauan Jainkoak hartuko gaitu geu ere..., bere seme-alaba gaituelako.
   (hitzaldia eta lagungarriak inprimatzeko: klik )



 

 

   
 
© 2026